Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua
Gure eskolaren oinarrizko asmoa ikasle bakoitzaren gaitasunetan eragitea da, baita ongizate emozionala garatzeko eskola eraikitzea ere, guztiontzako eta guztiona izango den eskola izanik. Ez gaude geldi, eta hasitako bideari jarraipena eman nahi diogu, etengabe hausnartuz eta hobetuz. Indarrean dagoen legedia abiapuntutzat hartuz, loratze prozesu horretan haur bakoitzak Larraulgo Herri Eskolan bidea egitea nahi dugu.
Ikastetxeko Proiektu Digitala
Hezkuntza komunitatea osatzen dugun helduok eredu gara gure seme-alaba eta ikasleentzat. Eta hori horrela, oreka bilatzea lehentasuna izango da eskolarentzat, hau da, hezkuntzak zehazten dituen digitalizazio helburuen eta eskolako printzipio nagusien arteko oreka eta, zergatik ez, koherentzia izatea. Ikastetxeko plan digital bat izateak ez du digitalizazio gehiago ondorioztatzen, digitalizazio hobea baizik, hori da benetako konpetentzia digitala.