top of page
Haur eta Lehen Hezkuntza
Larraulgo Herri Eskolan hitz batzuk indarra galdu dute. Etapak, zikloak, mailak, adinak ez du haurra edo ikaslea sailkatzen. Ez da “nire gelaz” hitz egiten, “gure eskolaz” baizik. Ez du inporta “zenbat urte dituzun”, “nor zaren” baizik. Eta haurraren erritmoa errespetatuz, minimo edo maximorik gabe, ikasle bakoitzaren garapen integrala dugu helburu. Ziklo eta etapa bat eskaini ordez, eskola eskaintzen dugu, haur edo ikasle bakoitzak nor den adierazteko aukera izango duen eskola bat, guztiontzako eskola bat.
bottom of page